Manuel Zelaya Hondurasko Gobernuko presidente ohiak ezingo du Mexikora joan berak nahi bezala, Hondurasko exekutiboak ez diolako utzi. Honen arabera, "eskaera ez da egokia izan eta Mexikok juridikoki nola hartuko zuen ez da argi azaltzen". Senideekin eta aholkulari batekin bidaiatzeko asmoa zeukan, "asilo politiko gisa hartzea eskatu gabe", Zelayak gaur adierazi duenez.
Ekainaren 28an kendu zuten kargutik, armadak estatu kolpea emanda, eta harrezkero Roberto Micheletti izan da de facto-ko presidentea. Aurki Porfirio Lobo Alderdi Nazionaleko kidea ipiniko da agintean, azaroan hauteskundeak irabazi ondotik -%56ko babesa-.
Zelayak Hondurasera sartzea lortu zuen arren -Costa Ricara bidali zuten estatu kolpearen ondotik-, Brasilen enbaxadan gotortuta jarraitzen du oraindik.
munDUA
Hondurasek ez dio Manuel Zelayari Mexikora joaten utzi
Gobernuaren arabera, kargutik kendutako presidente ohiaren "eskaera ez da egokia izan, eta Mexikok juridikoki nola hartuko zuen ez da argi azaltzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu