munDUA

Hondurasko Auzitegi Gorenak dio ezinezkoa dela Zelaya presidente kargura itzultzea

Tegucigalpan da gaur Jose Miguel Insulza Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusia, ezkor.

2009ko uztailaren 4a
17:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Jorge Rivera Hondurasko Auzitegi Goreneko presidenteak Jose Miguel Insulza Amerikako Estatuen Erakundeko (OEA) idazkari nagusiari gaur esan dio ezinezkoa dela Manuel Zelaya Hondurasko presidente kargura itzultzea, erabakia "aldaezina" dela. Tegucigalpan da gaur Insulza, eta adierazi du ez duela uste Hondurasek erabakia aldatuko duenik.

Armadak joan den asteburuan, estatu kolpea emanda, Zelaya presidente postutik kendu egin zuen, eta Costa Ricara bidali. Roberto Micheletti da harrezkero Hondurasko buru.

OEAk gaur arteko ultimatuma emana dio Hondurasi, honek berriz ere Zelaya jar dezan gobernuko presidente. Hondurasek jaramonik egingo ez balu, OEAk erakundetik bidali egingo luke. 1962tik ez dute herrialderik bidali -Kuba kanporatu zuten orduan-. Michelettik gaur salatu egin du OEAren jokabidea, eta hau "Justizia auzitegia" ez dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.