Hondurasko estatu kolpearen egileek kontuak eman ez izana salatu du HRWek

Manuel Zelayaren aurka abiarazitako bi prozesuak baliogabetzeko eskatu du haren defentsak

Erredakzioa
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2009an Hondurasen jazo zen estatu kolpearen arduradunek gaurdaino kontuak eman ez izana salatu du HRW Human Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundeak. Era berean, kazetari, giza eskubideen defendatzaile eta ekintzaileen aurka egiten dituzten erasoak gelditzeko eskatu dio Hondurasko Gobernuari.

Bestalde, estatu kolpe bidez kanporatu zuten Manuel Zelaya presidente ohiaren defentsa abokatuek, bere aurka, ustelkeria delituak egotzita abiarazitako bi prozesuak bertan behera uzteko eskatu dute. Izan ere, abokatuen hitzetan, prozesu horien bermeak bortxatu dituzte. Besteak beste, Zelayaren defentsa eskubidea ez dela bete diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.