Hondurasko Fiskaltzaren jarrera salatu du Zelayak
TEGUCIGALPA. Manuel Zelaya Hondurasen indarrez kendutako presidenteak hitz gogorrak izan ditu Fiskaltzarentzat. Luis Rubik herenegun jakinarazi zuen estatu kolpea eman zuten militarrak atxilotzeko agindua eman zuela, baina neurri hori militarren zigorgabetasuna lortzeko «trikimailubat» besterikez dela uste du Zelayak. Egungo Gobernuarekin hitzartutako akordioa dela gaineratu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu