Manuel Zelaya ez da berriro Hondurasko Gobernuko presidente jarriko. Hala erabaki du bart hango Kongresuak; 83 boto izan dira erabaki horren alde, 11 kontra. Zazpi ordu eta erdiko bozketa izan da.
Ekainaren 28an kendu zuten hura kargutik, armadak estatu kolpea emanda, eta harrezkero Roberto Micheletti izan da de facto-ko presidentea. Aurki Porfirio Lobo Alderdi Nazionaleko kidea ipiniko da agintean, igandean hauteskundeak irabazi ondotik -%56ko babesa-. Lobok adierazi du ondo iruditzen zaiola Zelaya ez jartzea atzera lehendakari.
Zelayak adierazi du "laguna" duela Lobo, baina "desberditasun politiko handiak" dituztela. Herrialdera sartzea lortu duen arren -Costa Ricara bidali zuten estatu kolpearen ondotik-, Brasilen enbaxadan gotortuta jarraitzen du oraindik presidente ohiak.
munDUA
Hondurasko Kongresuak baztertu egin du Zelaya berriro presidente jartzea
83 boto izan dira erabaki horren alde, 11 aurka. Ekainean kendu zuten kargutik, armadak estatu kolpea emanda. Lobo presidente berriari ondo iruditu zaio bart Kongresuak hartutako neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu