Ebazpenak dio Nazioarteko legeen kontrakoa dela horma eta horregatik bere eraikuntza geldiarazteaz gain, eraikitakoa desegiteko eskatu diote Ariel Sharonen gobernuari. Hormaren auzia Naizoarteko epaitegira eramatea proposatu zuten hasiera batean herrialde arabiarrek, baina horrek ebazpenaren babesa murriztuko zuela ikusita, azkenean epaitegian testuaren aipamenik ez egitea erabaki dute.
NBEren Asanblea Orokorraren ez daukate balio legalik segurtasun kontseiluko ebazpenek duten moduan, baina badute garrantzia sinbolikoa. Ebazpen sinboliko batean bada ere, Israel salatu baitute Nazio Batuetako herrialde gehienek, joan den astean hormaren eraikuntzagatik Israelgo Gobernua salatzen zuen beste ebazpen bati betoa jarri zioten AEB Amerikako Estatu Batuek segurtasun kontseiluan.
Atzo gauean onartu zen ebazpenak aldeko 144 boto izan zituen, hamabi abstentzio eta aurkako lau boto, tartean AEBena eta Israelena. Israelgo Giza Eskubideen aldeko Btselem erakundearen arabera, hormak 211.000 palestinar isolatuta utziko lituzke Zisjordaniako beste herritarrengandik.
Ekialde hurbila