mundua

Horst Kohler izendatu dute Alemaniako presidente

Gehiengo osoa baino boto bat gehiago -613 boto- lortu ditu azken lau urteotako Alemaniako presidenteak.

2009ko maiatzaren 23a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Alemaniako Asanblada Federalak Horst Kohler aukeratu du berriro ere, Alemaniako presidente izateko. Parlamentuko bi ganberetako 1.224 kideetatik 613 ordezkarik Kohler babestu dute gaurko bozketan, beraz, gehiengo osoa baino boto bat gehiago lortu du. Datozen bost urteotarako estatuburua izango da.

Kohlerren aurka, ezkerreko bi hautagai lehiatu dira: SPDko Gesine Schwan eta Die Linkeko Peter Sodann.

Azken lau urteotan Alemaniako presidente izan da Kohler demokristaua. Kargu ohorezkoa den arren, gaurko lehia proba gisa hartu dute indar politikoek, hauteskunde orokorrak egiteko lau hilabete falta direlarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.