Hungaria salatuko dute, LGTBI eskubideen harira

2022ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Adingabeak egon daitezkeen edozein esparrutan LGTBI komunitateari erreferentzia egiten dieten edukiak zabaltzea debekatzen duen lege bat onartu zuen iaz Hungariako Parlamentuak, eta Europako Batzordeak jakinarazi zuen atzo horren kontrako salaketa jarriko duela EB Europako Batasuneko Justizia Auzitegian.

Batzordeak ohar batean nabarmendu duenez, legeak urratu egiten ditu klubeko barne arauak, pertsonen oinarrizko eskubideak —batez ere LGTBI kolektibokoenak—, baita «EBren balioak» ere. Batzordeko komisario batzuek gutun bat bidali zioten iaz Budapesti, ohartaraziz zalantzak zituztela ea edukia bateragarria ote zen EBko legediarekin.

Hungariako Gobernuak adierazi izan du «haurrak babesteko» hauspotu zuela legeaFidesz Viktor Orban lehen ministroaren alderdiak. Hain zuzen, joan den apirilean legeari buruzko erreferendum bat egin zuten, baina ez zen quorumik izan. Boto baliodunak %44 izan dira, gutxieneko %50etik gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.