Mundua

Hurrengo 5 urteetarako Batzorde Zentrala hautatzeko batzarra hasi du Txinako Alderdi Komunistak

2007ko urriaren 15a
16:21
Entzun
Gaur hasi eta astebetez, 5 urtean behingo batzarra egiten ari da Txinako Alderdi Komunista, hain justu, hurrengo bosturterako Batzorde Zentrala hautatzeko asmoz. Zenbait iturrik zabaldu dutenez, Batzorde Zentraleko bederatzi kideetatik hiru aldatuko dituzte, baina halako informazioak Estatu sekretuak direnez, ez dago baieztapen ofizialik.

Hala, zurrumurren arabera, Zeng Quinhong zen batzorde zentraletik kanpo geratu den buruzagietako bat, baina batzarreko idazkari hautatu dutenez, azkenean, berriro ere Batzorde Zentralean izango dela ematen du. Jiang Zemin aurreko presidentearen eta Hu Jintao egungoaren oso hurbileko buruzagia da Zeng Quinhong.

Hain zuzen ere, Hu Jintao presidenteak egin du hasiera hitzaldia, eta datorren bosturtekoan aldaketak egiten jarraituko dutela agertu du, baina beti ere "marxismoaren eta bereizgarri txinatarren" ezaugarriei eutsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.