Ia zazpi urteko kartzela zigorra Rousseffen alderdiko presidente ohiari

Luiz Inacio 'Lula' da Silvaren aginte garaiko ustelkeria kasuengatik zigortu dute Jose Genoino

Erredakzioa
2012ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Brasilgo egungo presidente Dilma Rousseff PT Langileen Alderdikoa da. Alderdi horren sortzaile eta presidente izandako Jose Genoinori sei urte eta hamaika hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Brasilgo Auzitegi Gorenak. Alderdi horretako hautagai Luiz Inacio Lula da Silva agintera —gehiengorik gabe— 2002an heldu zenetik aurrera, auzitegiaren arabera, Genoinok ustelkeria eta eskupeko sare bat josi zuen. Kongresuan Lula presidenteari babesa ematearen truke lau alderditako buruak «erosi» zituzteneko negoziazioetan parte hartu zuen Genoinok, esate baterako, epaiaren arabera.

Aldizkari batek salatu zituen ustelkeria eta eroskeria kontuok, 2005ean, eta, Genoinorekin batera, Brasilgo ezkerraren beste ikur ezagun bat jarri zuen auzibidean: Jose Dirceu. Lula da Silvaren Presidentetza ministro izan zen, eta Brasilgo Auzitegi Gorenak urriaren 11n ebatzi zuen errudun zela haren aurkako ustelkeria salaketetan. Atzo, zigorra ezarri zioten: hamar urte eta hamar hilabete.

Genoinok lo bakarrik egin beharko du kartzelan, Brasilgo legediak zortzi urtetik gorako kartzela zigorrei bakarrik ezartzen dielako erabateko itxialdia. PTko diruzain izandako Delubio Soares ere epaiaren zain dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.