Atentatua

Ibilgailu batekin harrapatuta, zortzi lagun hil ditu gizonezko batek New Yorken

"Atentatu terroristatzat" jo dute erasoa, eta ibilgailua gidatzen ari zen gizonezkoa atxilotu egin dute tiroz zauritu ostean.

Erasoa egiteko erabilitako kotxea. JASON SZENES, EFE
2017ko azaroaren 1a
09:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

New Yorkeko Manhattan auzoan gizon batek gutxienez zortzi lagun hil eta beste 11 zauritu zituen atzo kamioneta batekin harrapatuta. Hudson ibaiaren ertzetik doan bidegorrian sartu zen kamionetarekin 15 bat kaletan jendea harrapatzen aritu ostean, eskola umeen autobus baten kontra egin zuen talka. Lekukoen arabera, tiroka aritu zen ondoren, perdigoiekin eta pintura bolak jaurtitzen zituen arma batekin. "Ala handia da!" oihuka aritu zela ere badiote lekukoek.

Poliziak ustezko erasotzaileari tiro egin zion, eta zauritu ostean atxilotu. Manhattango West eta Chamber kaleek bat egiten duten lekuan izan zen gertaera, hiriaren bihotzean; Torre Bikiak zeuden lekutik oso gertu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA