Igandean geroztik Muammar Gaddafiren aurkako oposizioko 39 borrokalari hil dira Bregan eta Zentenen, hainbat erasoetan. Igandean bertan NATOk sei borrokalari hil zituen Gaddafiren aldekoak zirelakoan; errepidean zeuden eta bonbaz erasotuz hil zituen.
Astelehenean hogeita bi borrokalari hil ziren Gaddafiren aldekoek ezustean harrapatu ostean. Bizirik atera zen batek Al Jazeera telebista kateari azaldu dionez, bandera zuria atera zuten Gaddafiren soldaduek, eta oposiziokoak gerturatzean ezkuturik zeuden beste soldadu batzuk eraso egin zieten.