Indian gutxienez 40 lagun hil dituzte istiluetan
NEW DELHI. Indiako polizia iturriek jakinarazi dute lau gorpu gehiago aurkitu dituztela Assam estatuan bodo indigenen eta musulmanen arteko borroken ondorioz. Horrez gain, dagoeneko 150.000 herritarrek ihes egin dute euren etxeetatik. Alde egindako gehienak Bijni hiriko errefuxiatuen kanpalekura joan dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu