Indiaren arabera, Iranek eraso zion New Delhin Israelgo enbaxadari

Indiako kazetari bat atxilotu dute Irango Guardia Iraultzailearekin lotura duela leporatuta

Erredakzioa
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Indiako Poliziak eginiko ikerketaren arabera, Irango Guardia Iraultzailea da joan den otsailean Israelgo enbaxadaren aurka egindako atentatuaren erantzulea. Erasoan, Indiako Defentsa ministroaren emazte Tali Yehoshua-Koren zauritu zen. The Times of India egunkariak kaleratu ditu ikerketaren ondorioak.

Egunkariak jakinarazi duenez, Irango Guardia Iraultzaileko kideek Syed Mohammad Ahmad Kazmi Indiako kazetariari eman zioten Israelgo diplomaziaren aurka erasotzeko aukeraren berri. Erasoarekin zerikusia duelakoan, Poliziak Kazmi atxilotu du. Hamarkada batez Teheranekin harremana izatea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.