internet
Indymedia-Euskal Herria webguneko zerbitzariaren disko gogorrak eraman ditu FBIk
Urria hasieran FBIk Indymediak interneten zituen zerbitzuetaz galdegin zuen, Indymediak Nantesko webgunean zuen argazki batzuk eskatuz. Bertan Suitzako polizia batzuen argazkiak ikus zitezkeen, kalez jantzita antiglobalizazio manifestapen batean. FBIkoei, ea AEBtako gobernua Frantziako webgune batean zergatik sartzen ote zen galdetu zieten Indymediakoek, eta hauek Suitzako gobernuaren kortesiaz ari zirela lanean erantzun zuten. Halabaina, FBIkoek "legez kanpoko ezer" ez zegoela esan zuten. Hau guztiaren ondoren, Indymediari internet zerbitzuak eskeintzen dizkion Rackspace enpresari Indymediako disko gogorrak emateko agindu dio. Ondorioz, Uruguaiko, Andorrako, Poloniako, Nizako, Nantesko, Lilleko, Euskal Herriko, Alemaniako, Galiziako, Italiako, Brasilgo, Palestinako Belgika, Erresuma Batuko, Portugalgo, Belgradoko eta Pragako Indymediaren webguneak itxita egon dira, bertako disko gogorrak FBik eraman baititu.
Lau ordu egon da zintzilik Euskal Herria-Indymedia webgunea baina Indymediako teknikariei eta lan-taldeari esker sarean da berriz ere.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu