Inkesten arabera, alde handiz irabaziko ditu CiUk hauteskundeak

Samara Velte.
2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CiU alderdia garaile argitzat jotzen dute CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak eta CEO Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak egindako inkestek; gehiengo osoz irabaziko duen edo ez da galdera. Artur Masen alderdiak 62 eserleku izan ditu orain arte legebiltzarrean; CEOren arabera, baliteke gehiengo osorako behar diren 68ak lortzea.

Generalitateak aurreko agintaldian hartutako neurriekiko kritikoen diren sektoreek ezkerrera egingo dute: ERCk lau eta zazpi eserleku artean irabaziko ditu, eta CUPek ere lor dezake bat edo beste. Hartara, legebiltzarraren ia hiru laurden leudeke galdeketaren alde.

Katalanistak ez direnen artean, berriz, boto askok eskuin muturrera egingo dute irrist, Ciutadansen mesedetan: PSCri inoizko beherakadarik handiena iragartzen diote inkestek, eta PP antzeko mantenduko da.

CEOk beste datu bat ere eman du: oraintxe, herritarren %57k independentziaren alde egingo lukete, eta %20,5ek, aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.