Hala ere, herritik herrira alde nabarmenak izan dira Ipar Euskal Herrian: esate baterako, Donibane Lohizunen militanteen %90ek bozkatu dute Konstituzio Itunaren alde, eta, aldiz, Hendaian, %17,65ek baino ez. Honakoak dira herri nagusietako emaitzak:
Angelu: %65,75 alde; %34,25 aurka.
Baiona: %65,15 alde;%34,85 aurka.
Bokale: %33,33 alde;%66,67 aurka.
Donibane Lohizune: %90 alde; %10 aurka.
Hendaia: %17,65 alde; %82,35 aurka.
Maule: %55,17 alde; %44,83 aurka.
Miarritze: %44,44 alde; %55,56 aurka.
Ziburu: %60,87 alde; %39,13 aurka.
Frantziako datuak aintzat hartuta, PSko militanteen %75ek eman zuten botoa atzoko erreferendumean, eta haietatik %59kbaietzaren aldeko jarrera erakutsi du, alderdiko buruzagi eta Europako Konstituzio Itunaren aldeko François Hollandek jakinarazi duenez.
François Hollande da alderdian baietzaren aldeko kanpaina egiten ibili direnetan lehena, eta pozarren azaldu da emaitzak ematerakoan. "Militante guztiei" eskertu die "beraien boza alde batera utzita, erreferendumean parte hartzea".
Ezezko bozaren kanpainan lehena, berriz, Laurent Fabius izan da. Hark, prentsa ohar batekin egin du emaitzen balorazioa, eta baietzaren garaipena "penaz" onartzen duela dio.
europako konstituzioa ituna