Hoshiyar Zebari Irakeko Gobernuaren Kanpo Harremanetarako ministroak gaur jakinarazi du Turkiara ordezkaritza bidaliko dutela, Irakeko iparraldeko Kurdistani aurre egin nahian nahian. Neurri politikoak eta segurtasunekoak hartu nahi dituztela esan du. Urriaren 17an Turkiako Parlamentuak Irakeko iparraldera soldaduak bidaltzeko erabakia hartu zuen PKK Kurdistango Langileen Alderdiari aurre egiteko.
Gaur Ali Babacan Turkiako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako ministroarekin bildu da Zebari, Bagdaden. "Bi herriok elkarrekin borrokatuko gara terrorismoaren kontra, hau nonahi egonda", adierazi du irakiar ministroak. Babacanek, berriz, "PKK Irakeko iparraldean arazoak" sortzen ari dela esan du. "Turkiak Iraken lurralde batasuna defenditzen du, baina terrorismoari aurre egitea guk dugun irizpidea ere bada".
Recep Tayyip Turkiako Gobernuaren lehen ministroak gaur adierazi du euren soldaduek "edozein unetan" egin dezaketela erasoa.
Hain zuzen, PKK-k alde bakarreko su-etena iragarri zuen atzo gauean. Baldintza bakarrarekin hasiko dute su-etena: Turkiako armadak Irakeko iparraldeko eskualde kurduko gerrillarien kokaguneak ez erasotzea.
Mundua