Iraken okupazioa

Irakeko Armadako hamar soldadu hil dira erreboltarien eraso batean

Erreboltariek lehergailu bat eztandarazi dute gaur eguerdi inguruan Irakeko Armadako konboi bat igarotzen ari zen parean, eta hamar soldadu hil dituzte. Al-Ediem herrian egin dute erasoa, Bagdad hiriburutik 200 kilometro iparraldera.

2005eko abenduaren 3a
17:43
Entzun
Irakeko Barne Ministerioko iturriek nabarmendu dute triangelu sunitan gertatu dela eraso hori, hots, erreboltariak indartsuen diren Irakeko gunean. Ostegunean AEBetako Armadako hamar soldadu hil zituzten, antzeko eraso batean, Faluja inguruan; hau da, erresistentzia sunita oso indartsua den beste gune batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.