Irakeko armadaren eta kurduen arteko borroka
KIRKUK. Herritar bat hil zen atzo Kirkuk hirian Irakeko armadaren eta Kurdistango gobernu autonomoaren segurtasun indarren arteko tiroketa batean. Bi soldadu eta bi peshmerga ere zauritu ziren. Iturri ofizialek ez dute argitu zergatik gertatu zen borroka. Kurduek beren lurraldearen barruan nahi dute Kirkuk, baina ez, ordea, hiriko arabiarrek eta turkomanoek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu