Mundua

Irakeko uretan atzema zituztela eta presio pean aitortu zutela Irangoetan zebiltzala diote soldadu britainiarrek

Galdeketa "bortitza" jasan zutela eta 7 urteko espetxe zigorrarekin mehatxatu zituztela adierazi dute prentsaurrekoan Iranek atxilotuta eduki dituen hamabost soldaduetatik seik.

2007ko apirilaren 6a
17:57
Entzun
Iranen esku zeudela besterik esan bazuten ere, bidegabeki atxilotu zituztela ziurtatu dute gaur soldadu britainiarrek; hots, Irakeko uretan zebiltzala Irango indarrek harrapatu zituztenean. Hain zuzen ere, Irango urak inbaditzea egotzita atzeman zituzten Erresuma Batuko hamabost soldadu, eta herenegun libre utzi zituzten arte 13 egunez atxilotuta egon ziren.

"Utz dezagun argi: iraganean beste edozer esan dugula ere, Irakeko uretan geunden", esan du Felix Carman lutenienteak prentsaurrekoan. Iranen menpe egon diren hamabost soldaduetatik seik egin dute agerraldia. "Irango uretatik milia bat baino gehiagora geunden", erantsi du.

Atxilotuta egon diren bitartean Irango indarrek egindako presio psikologikoari egotzi diote besterik esan izana. Galdeketa zorrotzak jasan zituztela salatu dute, begiak estalita eduki zituztela, eta aipatutako aitortza egin ezean 7 urteko espetxe zigorra betetzearekin mehatxatu zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.