Ekintzaile suizida batek hogei lagun hil ditu gaur Saadiyan (Irak), hilerrian egindako atentatuan. Polizia baten hiletan ari zen jendearen kontra egin du, Irakeko Polizia iturriek esan dutenez, eta hildakoaren lankideak dira zendu diren gehienak. Beste hogei bat lagun zaurituta daude, haietako batzuk larri.
Arropa artean zeuzkan lehergailuak eraso egileak eta, hilerrira sartzean, hildakoaren senide bat zela esan du.
Bakubatik hiru kilometrora dago Saadiyan.
Mundua
Iraken 20 lagun hil dituzte hilerri batean izandako eraso suizidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu