Iraken, gobernu egoitza bati eraso diote, eta gutxienez 40 lagun hil dira

Segurtasun indarrek erasotzaileak mendean hartu ostean, Tikrit hiriko egoitza berreskuratu dute

Erredakzioa
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Irakeko Tikrit hirian 40 lagun hil dira, gutxienez, eskualdeko gobernu egoitzari erasota. Segurtasun indarrek erasotzaileak hil dituzte eraikina berreskuratu ahal izateko.

Poliziaz jantzitako hainbat lagun eskualdeko gobernu egoitza zaintzen ari ziren agenteei oldartu zitzaizkien, eta eraikina euren eskuetan hartu zuten atzo goizean.

Polizia eta armada erasotzaileak kanporatzen saiatu zirenean, bonba auto bat zartarazi zuten eta hainbat hildako eragin. Hori horrela, etxeratze agindua ezarri zuten hiri osoan. Hildakoak 70 ere izan daitezkeela uste du Poliziak. Reuters berri agentziako kazetari bat dago biktimen artean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.