"Matxinatuen kontrako borrokak gutxienez 12 urte iraun dezake, AEBetako eta atzerriko tropak barik egoeraren kontrola Irakeko segurtasun indarrek hartu eta lana amaitzen duten arte", adierazi du Rumsfeld Bushen Gobernuko Defentsa idazkariak.
Hurrengo hilabeteak gogorrak izango direla uste du: "Orain hasi eta abenduko hauteskundeak bitartean indarkeriaren areagotzea ikusiko dugula aurrera dezaket", agertu zuen atzo. "Indartze horren ondoren, denbora asko beharko dugu matxinoak mepean hartzeko2, erantsi zuen.
Ildo horretatik, erreboltariei aurre egitea ez dela AEBek gidatutako koalizioaren lana iradoki zuen, baizik eta Irakeko herritar eta segurtasun indarrena. "Irakeko herritarrek eta segurtasun indarrek matxinoak menperatzeko moduko giroa sortuko dugu", nabarmendu zuen.
Iraken okupazioa