Iranek ez du aintzat hartu lehengo asteburuan Europako Batasunak programa nuklearra eteteko egindako proposamena, gaur Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak berretsi egin baitu horrekin jarraituko dutela. "Ez diogu uko egin teknologia nuklearra izateko dugun eskubideari", esan du. Beraz, uranioa aberasten segituko dute.
Condoleezza Rice Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak mehatxu egin berri dio Irani, bi aste barru orain arte bezala jarraipen badu zigorrak jarriko dizkiotela esanez. Ahmadinejadek kritikatu egin du Ricek mehatxuak egin izana.
"Irango herriak ez du burua makurtuko presioen aurrean. Inork ez gaitu beldurtuko", adierazi du hango presidenteak Iasuoj hirian, milaka herritarren aurrean egindako hitzaldian.
Mundua
Iranek berretsi du programa nuklearrarekin segituko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu