Caspian Airlines konpainiako hegazkin batek lurra jo zuen atzo, Teherango aireportutik (Iran) aireratu eta gutxira. Hegazkinean zihoazen guztiak hil ziren istripuan; eskifaiako 15 kideak eta Armeniara iritsi behar zuen 154bidaiariak. Reza Jafaz Irango abiazio zibileko zuzendariak azaldu duenez, hegazkinaren erreaktore batek su hartu zuen airean zela, eta lurra jo orduko sugarrek dena hartu zuten. Lehen datuen arabera, pilotuak larrialdiko lurreratzea egiten ahalegindu ziren, baina alferrekoak izan ziren saiakera oro.
Hegazkina Teherango Khomeini aireportutik abiatu eta 16 minutura gertatu zen ezbeharra. Armeniaraino bidaia egin behar zuen, Erevan hiribururaino. Tupolev 154 modeloko hegazkina Kazvineko probintziako soro batera erori zen, ordea, Janat-Abad herritik hurbil. Istripuaren gunean luzeran 60 metro dituen zuloa eta hondakin andana baino ez dira gelditzen orain.
Teheran eta Erevan arteko bidea egin behar zuen hegazkinean 153 bidaiari eta eskifaiako 15lagun zihoazen. Eta Arsen Pogossian Armeniako abiazio zibileko zuzendariordeak emandako datuen arabera, 153 bidaiarietatik 147 Irango herritarrak ziren. Lau armeniar eta bi georgiar ere baziren bidaiarien artean.
«Hegazkina erabat txikitu da, eta ezinezkoa zen nehor istriputik bizirik irteteko aukerarik izatea», zehaztu du Kazvingo probintziako poliziaburu MassudJafari-Nassab koronelak. «Leherketa hain handia izan da ezen sugarrek dena hartu dutela. Erabat kiskalita geratu diren gorpuak baino ezingo ditugu berreskuratu», azaldu du, bere aldetik, Irango sorospen zerbitzuko agintari goren Ahmad Musavik.
Atzo iluntzera arte, hegazkinendatu teknikoak jasotzen dituzten kutxa beltzak desagertuta ziren. Sorosleak, baina, lanean ari ziren airekoaren hondakinenartean zerbait aurkitzeko asmoz. Poliziak, anartean, ez zien ez kazetariei, ezta beste inori ere istripua gertatutako lekura hurbiltzen utzi. Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek, berriz, pena azaldudu ezbeharragatik, eta doluminak eman dizkie biktimen senideei. Halaber, istripua zerk eragin duen argitzeko ikerketa agindu du.
«Hondamendia izan da»
Teherango aireportutik gertu eroritako hegazkina Caspian Arlines konpainiarena zen. 1992. urtean sortutako enpresa horrek Irango hainbat hiriren arteko hegaldiak egiten ditu. Haatik, Irandik atzerrira ere eramaten ditu bidaiariak, hala nola, Armeniara. Caspian Arlinesek Errusian ekoizten dituzten Tupolev hegazkinak baino ez ditu eskuko.
«Hondamendi ikaragarria izan da. 200 metro koadroko eremuan hegazkinaren hondarrak daude sakabanatuta», adierazi du istripuaren gunean lanean ari den suhiltzaile batek. Hondamendi hori zerk eragin duen ez dago oraindik argi. Horregatik, garrantzitsua izango da datozen orduetan kutxa beltza eskuratu eta gertatutakoa argitzen lagunduko duten datuak biltzea. Dena dela, Irango agintariek aditzera eman dutenez, lehentasunik eta handiena biktimen gorpuzkinak aurkitzea da.
Iranen 168 pertsona hil dira hegazkin batek izandako istripuan
Lurra jo aurretik, Caspian Airlineseko hegazkinaren erreaktore batek su hartu du; ondorioz, bertan zihoazen guztiak hil dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu