IRANGO HAUTESKUNDEAK. Iranek programa nuklearrari berriz ekingo dio

2005eko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oraindik Presidentetzarako bozetako emaitzak jakin gabe zeudela, Irango Gobernuak nabarmendu zuen irabazlea zein-nahi izakiprograma nuklearrari berriz ekingo diola. «Presidentea edozein dela, [uranioa] aberastea bertan behera uzteko posibilitatea ez dago haien programetan», berretsi zuen herenegun gauean Atzerri Ministerioaren bozeramaile Hamid Reza Asefik. Teheranek iazko azaroan gelditu zuen behin-behinean uranioa aberasteko egitasmoa, nazioartearen eta batez ere AEBen presioak eraginda. Iranek ukatu egiten du programaren xedea arma nuklearrak ekoiztea dela; aitzitik, energia ekoiztera bideratua dagoela dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.