munDUA

Irango hegazkin bat erori egin da, eta 168 lagunak hil dira

Soro batera jausi da, aireratu eta hamasei minutura. Teherandik 150 kilometrora izan du istripua.

2009ko uztailaren 15a
15:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Irango hegazkin bat herrialdeko soro batera erori da gaur, eta bertan zihoazen 168 lagunak hil dira, Polizia iturrien arabera. 153 bidaiari eta tripulazioko hamabost lagun zihoazen. Abioia txiki-txiki eginda dagoela jakinarazi du Poliziak.

Aireratu eta hamasei minutura jausi da, han 11:30ak zirela. Hain zuzen, Qazvin herritik gertu erori da, Teheran hiriburutik 150 kilometrora.

Caspian Airlines enpresako hegazkina zen. 1992an sortu zuten enpresa eta, Irango hiri nagusietara ez ezik, Hungariara, Siriara, Arabiar Emirerri Batuetara, Ukrainara, Armeniara, Bielorrusiara eta Turkiara egiten dituzte bidaiak bere abioiek.

2002an eta 2005ean ere hegazkin istripu larriak izan ziren Iranen: 105 eta 116 lagun zendu ziren, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.