mundua

Irango ministro ohi bat atxilotu dute bart, oposizioak dioenez

Asteburuko istiluetan ondorioz atzeman dute Ibrahim Yazdi Atzerri ministro izandakoa. Aurtengo hauteskundeetan Mir Hussein Mousaviren alde agertu zen, Iranen "aldaketa" lortzeko.

2009ko abenduaren 28a
13:35
Entzun
Asteburutik berriz ere iskanbila handietan dabiltza Iranen gobernua eta oposizioa eta, honek zabaldu duenez, Ibrahim Yazdi Irango Gobernuko Atzerri ministro ohi eta oposizioko buruetakoa atxilotu egin du Poliziak bart, Teheranen. Etxean atzeman dute.

1979ko iraultzako kide esanguratsuetakoa izan zen Yazdi, eta ondorengo lehen gobernuan egon zen ministro.

Aurtengo ekaineko hauteskundeetan Mir Hussein Mousavirenalde azaldu zen, herrialdean "aldaketa" gerta zedin. Mahmud Ahmadinejadek irabazi zituen bozak, baina oposizioak salatu zuen iruzurra egon zela kontaketan. Istiluak izan ziren Iranen, eta orduan ere atxilotu zuten Yazdi.

Joan den igandeko liskarretan Poliziak zortzi lagun hil zituela esan du oposizioak, eta tiroz hil zituela. Irango Segurtasun Kontseiluak egiaztatu egin du albistea.

1979an erregimen islamiarrak Irango boterea eskuratu zuenetik, azkenaldikoa izan da gobernuaren aurkako erantzunik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.