Irango presidente ohi Akbar Hashemi Rafsanjanik 2007az geroztik eduki duen kargua galdu du. Adituen Batzarreko presidentea zen Rafsanjani. 2009ko hauteskundeetan oposizioaren alde paratu zen, eta Mahmud Ahmadinejad presidenteak ustelkeria leporatu zion. Orduz geroztik sektore kontserbadoreenek kargua uzteko presio gogorra egin diote Rafsanjaniri.
Adituen Batzarra 86 mujtajid edo Islamaren adituk osatzen dute. Gobernuak aurkeztutako hautagaien artean aukeratzen dira boto zuzenaren bidez. Irango buru gorena hautatu, eta haren jarduna zaintzeko eskumena du.
Protestak herrialde arabiarretan