Masud Mohammadi Teherango unibertsitateko (Iran) irakasle bat hil dute gaur, bere etxe aurrean lehergailu bat eztandarazi ondoren. Poliziaren lehen ikerketen arabera, moto batean zegoen lehergailua eta urrutiko kontrol bidez aktibatu dute. Hildako irakaslea energia nuklearretan aditua zela diote herrialdeko iturriek.
Iazko ekainean Iranen krisi politiko eta soziala hasi zenetik mota honetako lehen atentatua da. Mahmud Ahmadinejab ustez iruzur bidez presidente berrautatzeak eragin zuen krisia, hain zuzen ere.
munDUA