Irani misilak saltzeko debekua kendu du Errusiak

2015eko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MOSKU. Iranekiko politika aldatzen hasi da Errusia. Vladimir Putin presidenteak dekretu bat sinatu du, Teherani misilen aurkako sistemak saltzea baimentzeko. 2010ean sartu zuen indarrean debekua, Putinek esan duenez Mendebaldearen presioen ondorioz. Potentzia nagusiek Iranekin aurreakordio nuklearra sinatu ondoren, debekua kentzea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.