BOLIVIA

«Iraultza» eragozten saiatzera, gerra pizteko arriskua ikusten du MASek

Kongresua Sucren bilduko da gaur, Carlos Mesa presidentearen dimisioa aztertzeko

AGENTZIAK
LA PAZ
2005eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Bolivian gertatzen ari den krisi politikoa herri indigenaren iraultzaren ondorioa dela adierazi du Evo Moralesek, MAS Sozialismoranzko Mugimendua alderdiko buruzagiak. «Herri indigena zapalkuntza ekonomiko- aren, jazarpen politikoaren eta alienazio kulturalaren aurka matxinatu da. Askatasunerantz goaz». Agintariak iraultza hori geldiarazten saiatzen badira gerra zibila pizteko arriskua dagoela ohartarazi du Moralesek.

Bolivia Hego Amerikako herrialderik pobreena da eta baita gatazkatsuenetarikoa ere. Horren erantzukizuna La Pazeko gobernuarenaz aparte, Munduko Bankuarena eta Nazioarteko Diru Funtsarena ere bada, Morales buruzagi indigenaren ustez oposizioko burua da, «gosea eta txirotasuna sustatzen duten politikak ezartzen dituztelako». Aginte organuetatik baztertuta egon dira beti indigenak. Orain beraiek izan nahi dute erabakitzaile. «Ez inor makurrarazi edo mendekua hartzeko, guztiek eskubide berak izan ditzagun baizik». Horretarako aldarrikatzen dute Asanblea Konstituziogilea eratzea. Boliviako presidente kargua utziko nahi duen Carlos Mesak ere gerra zibil arriskua ikusten du. Hori saihesteko hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio Kongresuari. Kongresua gaur bilduko da Sucre hirian hegoaldean, Mesaren dimisioa aztertu eta horren ondoren zer egin erabakitzeko. Legearen arabera, Kongresuko lehendakari Hormando Vaca Diezek hartu beharko luke presidentetza eta bestela Diputatuen Ganberako presidente Mario Cossiok. Baina bietako bakar batek ere ez du sostengu handirik eta haiek kargua hartzeak krisia larriagotuko luke.

Diputatuak La Pazetik Sucrera

Asteartean erabaki zuen Kongresuak bilera Sucren egitea, La Paz hiriburuan egin beharrean. Mehatzari talde batek martxa egin zuen hiriburura eta dinamitaz bete zuen hirigunea. Poliziak manifestarien aurka tiro egin zuen. Hamahiru lagun zauritu zituen ³horietatik hiru larri eta 50etik gora lagun atxilotu.

Horiek horrela, La Pazen biltzeko segurtasun bermerik ez zegoela erabaki zuen Kongresuko presidente Vaca Diezek. Protestak Sucren ere egingo zituztela iragarri zuen, orduan, Moralesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.