Irlanda batzeko erreferendumera deitu du O'Neillek

2017ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eskozian ez eze, Irlandan ere entzun dira brexit-aren aurkako oihuak. Michelle O'Neill Sinn Feineko buruzagia herrialdea batzeko erreferendum bat «lehenbailehen» egin behar delakoan dago. Ipar Irlandako Gobernua osatzeko negoziazioetan dago O'Neill; martxoaren 2ko hauteskundeetan bigarren indarra izan ziren errepublikanoak, DUP Alderdi Demokrata Unionistatik gertu. Hilaren 27a baino lehenago osatu behar dute koalizio gobernua.

Sturgeonen hitzaldiaren ondoren egin du O'Neillek erreferendumaren aldeko aldarria. «Herritarrek erabaki behako lukete etorkizuna». Ipar Irlandan %55ek egin zuten Europako Batasunean geratzearen aldeko hautua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE