Hamabost egunean 34.000 lurrikara baino gehiago erregistratu dituzte Islandian, eta, beste bost egun atzera eginez gero, kopurua 40.000ra igotzen da. «Aurrez inoiz ez zuen horrenbeste jendek hainbeste mugimendu sismikoren berri eman», adierazi du Thorbjorg Agustsdottir seismologoak. Lurrikaretako batzuk laugarren graduraino heldu dira Richter eskalan, eta gehienak Reykjavik hiriburuaren eta Keflavic aireportuaren inguruetan atzeman dituzte.
Iceland has recorded more than 34,000 earthquakes in the past two weeks. Here I have mapped 3,000 of them over a 3-day period this week.
— Steven Bernard (@sdbernard) March 13, 2021
Read @rmilneNordic's story on the increased seismic activity raising the volcano threathttps://t.co/kyad7T2IjM#gistribe#dataviz@qgispic.twitter.com/dor3Wc0cwA
Bolkanologoek ohartarazi dute magma lurrazalera gerturatu ahala handituz doala erupzio bat izateko arriskua, eta lurrikara kopuru hain handia atzeman izanak pentsarazten duela mugimendu sismikoek luze joko dutela. Horiek hala, Islandiako Gobernuak larrialdi maila gorena ezarri du herrialdean.
Raykjanes penintsulan daude hiriburua eta aireportua, eta han magma lurrazaletik kilometro bat edo biko sakoneran dago, eta, beraz, edozein unetan gerta daiteke erupzioa. Aktibitate bolkanikoa ezaguna dute uhartean; izan ere, lurralde hura da sumendiak ikertzeko gune ezagunenetariko bat, Hawaii, Japonia eta Indonesiarekin batera.
Azken erupzio handia duela hamar urte pasa izan zen, Eyjafjallajökull sumendiak milaka tona errauts atmosferara jaurti, eta agintariak Europako aire eremu ia osoa ixtera behartu zituenean. Adituek aurreratu dute ez dutela espero oraingo honetan erupzioak hainbeste errauts sortuko duenik, baina lurrikarak hiriburutik hain gertu atzeman izanak kezka zabaldu du agintarien artean.