Mundua

Islandiak Europako Batasunean sartzeko eskaera egin du

Parlamentuko 33 kide eskakizunaren alde agertu dira, 28 kontra, eta bi abstenitu egin dira.

2009ko uztailaren 16a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Islandiako Parlamentuak Europako Batasunean (EB) sartzeko eskaera egitea onartu du gaur. Aldeko botoak 33 izan dira -gehiengo osoa-, kontrakoak 28 eta abstentzioak bi.

Mozioa gobernuan dauden alderdiak aurkeztu dute: alderdi sozialdemokratak eta Ezker Berdeko Mugimenduak.

Johanna Sigurdardottir Islandiako lehen ministroak eskaera hilaren 27an egingo du, EBko Atzerri ministroen bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.