EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Israel haserre, Hamaseko 15 bat kide Rafatik Gazara itzuli direlako

Erredakzioa
2005eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Egiptoko mugan dagoen Rafa hiriko pasabide ireki berritik itzuli dira Gazara Hamaseko 15 bat kide, tartean zenbait buruzagi. Palestinako Aginte Nazionaleko Poliziak eman die itzultzeko aukera, eta Israelgo Gobernua haserrearazi du erabaki horrek. Itzulitakoen artean Hamaseko sortzaileetako bat dago, Ahmed al Mala, baita Mahmud al Zahar Gazako buruzagiaren anaia Fadel ere. Hori Libanoko hegoaldera deportatu zuen Israelek 1991n, artean hegoalde osoa okupatua zuela.

Tel Avivek PANi ohartarazi dio Rafako muga kontrolatzen utzi ezean Gazako beste bi sarbide itxiko dituela.Bestalde, arazo eta istiluen artean aurrera doaz Al Fata alderdiko barne bozak. Nabulus ondoko Salfit herrian eta Kalkilian bozketa bertan behera utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.