Ekialde Hurbila

Israelek 23 palestinar hil ditu Gazan

Bigarren eguna du gaur Israelgo armadaren eta Jihad Islamikoaren arteko aferak. Hildakoetatik lau zibilak ziren, horietako bi adingabeak.

Israelgo armadak hildako hiru zibilen hileta Gazan (Palestina), gaur. MOHAMMED SABER / EFE
Paulo Ostolaza.
2019ko azaroaren 13a
17:24
Entzun

Israelek atzo hasitako erasoei jarraipena eman die gaur Gazan, eta dagoeneko 23 pertsona hil ditu armadak, Gazako Osasun ministerioaren arabera. Gehienak, hamalau, Jihad Islamikoaren adar armatuko milizianoak ziren, tartean Bahaa Al-Ata buruzagia. Gaur Gaza ekialdean eginiko bonbardaketa baten biktimak, ordea, hiru zibil izan dira; beste bat, adingabea, Gaza hirian bertan eginiko bonbardaketa batean hil da. Israelek adierazi duenez, euren helburuak Jihad Islamikoak entrenamendu militarrerako erabilitako guneak, fabrikak eta biltegiak dira. Bestalde, Jihad Islamikoak 250 suziri inguru jaurti ditu Gazatik gertu dauden Israelgo hirietara —Tel Avivera, besteak beste—, baina Israelek horietako %90 atzeman ditu.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, berriz, argi utzi du palestinarrek suziriak jaurtitzen jarraitzen badute berak «erantzuten» jarraituko duela: «Atzo esan nuen gure asmoa ez dela biolentziak gora egitea, baina gogor erantzungo genuela. Jihad Islamikoak ondo egingo du hori ulertzen badu, beranduegi izan baino lehen". Gatazkan esku hartu ez duena Hamas izan da, 2007tik Gaza kontrolatzen duen talde nagusia. Israelgo komunikabideen arabera, armadak nahita ez dio eraso egin Hamasi, gatazkan esku hartu ez dezan.

Egipto eta Nazio Batuen Erakundea bitartekari lanak egin nahian dabiltza, azken urteetan izandako hainbat gatazkatan egin izan duten moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.