Mundua

Israelek armak izateko erraztasunak emango dizkiei kolonoei

2011ko apirilaren 14a
11:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Israelgo Segurtasun Publiko Ministerioak jakinarazi duenez, Israelek erraztasunak emango dizkiei Palestinako kolonietan bizi direnei armak izan ditzaten. Horretarako armak izatea eskatu dutenen zerrenda gainbegiratzen ari dira, eta kolonoak lehenetsiko dituzte. Orain arte eskaera egindako ordenean aztertzen zituzten eskaerak.

"Herritar bat arriskua duen lurralde batean bizi denean, ezin du beste lurralde batean bizi den herritar batek bezala erantzun", esan dute agintariek. Neurri horrekin Zisjordaniako eta beste lurralde okupatu batzuetako kolonoak armatzea erraztuko du. Otsailean Zisjordaniako kolonoek ez zietela armak izaten uzten salatu zuten, eta Parlamentuan eskandalua sortu zen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA