Gazan su eten bat dago indarrean urriaren 10az geroztik, baina Israelek zerrendan palestinarrak hiltzen segitzen du, eta gaur beste bi hil ditu: Beit Lahian, iparraldean, eskola baten parean. Larrialdi zerbitzuetako iturri batek jakinarazi duenez, drone batekin eraso egin diete. Israelgo armadak ez du komentariorik egin gertatutakoari buruz. Asteartean bertan beste pertsona bat hil zuen Beit Lahian, argudiatuta lerro horia deritzoten horretara gehiegi hurbiltzen ari zela.
Menia ezarri zutenetik, duela urte erditik, Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera 766 pertsona hil ditu Israelek Gazan, eta 2.000 pasa zuritu. 2023ko urriaz geroztik 72.000 inguru dira hildakoak, eta 172.000 zaurituak.