Israelgo Armadak beste palestinar batzuk hil ditu gaur Gazan (Palestina). Hain zuzen, gaur hiru zibil hil ditu, familia berekoak. Haietako bat haurra da, beste biak anaiak dira.
Airez egin dute erasoa israeldar soldaduek. Gaur, palestinar batzuek Israelera 23 kohete bota ondotik, beste bi eraso egin dituzte horrelaxe.
Atzo hogei palestinar hil zituen Israelek Gazan bertan.
Mundua