Iaz Israelgo armadak bonbardatutako eraikin militar batean uranioa aurkitu dutela dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak. Ikerketa pasa den ekainean egiten hasi zen erakunde hori eta eraikinaren kanpoko eta barruko forma zentral nuklear batek duena dela dio.
EANEko funtzionari batek Siriari aurkikuntza honen harira "azalpenak emateko" eskatu dio. Siriak, bere aldetik, bonbardatutako eraikina zentral nuklearra ez zela baieztatu du eta uranioa "Israelen bonbetatik" datorrela.
Mundua