Mundua

Israelek Gazara justuko erregaiak ematen segitzen du

"Militarrekin hitz egin ondoren" hartu du erabakia, "giza arrazoiengatik". Gaur argindarra izateko egun bateko erregaia baino ez die eman Gazako palestinarrei.

2008ko urtarrilaren 24a
12:47
Entzun
Israelek aste honen hasieran ekin zion Gazak (Palestina) argindarra izateko erregaiak pasatzen uzteari, baina justukoa ematen dio. Gaur, kasu, egun batekoa baino ez dio eman. Matan Vilnai Israelgo Gobernuko Defentsa ministro-ordeak jakinarazi duenez, bere gobernuak, "militarrekin hitz egin ondoren, Gazara justuko erregai kopuru ematea erabaki du, giza arrazoiengatik".

Israelek Gazan egindako blokeoak bultzatuta, Egiptoko muga zeharkatu zuten atzo ehunka mila palestinarrek Rafako pasabidetik, eta Vilnai Israelgo Gobernuko Defentsa buruzagiak esan du beraiek "deskonektatu" egingo dutela Gazarekin, "honek Egiptorekin muga irekia duelako".

Gaur ere milaka lagun pasatu dira Egiptora, eta Hamasek adierazi du laster Israelera pasa daitezkeela beste milaka batzuk. Gazan eskuratu ezin dituzten oinarrizko elikagaien bila joan dira palestinar gehien-gehienak Egiptora, Al Arish hirira. Oinez batzuk eta autoetan beste hainbat, esnea, azukrea edota garia erosita Gazara itzuli ziren. Milaka palestinarrek baliatu zuten pasabidea-350.000 Nazio Batuen Erakundearen arabera- eta Egiptoko Poliziak ez zien eragozpenik jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.