Gaurkoa da Israelgo Armada Gazako Rafa errefuxiatuen eremuan egiten ari den Ortzadarra hodeietan erasoaldiaren hirugarren eguna. Hain justu, oldarraldi hori 1967ko gerraz geroztik egin duen handienetako batda, eta bigarren Intifada hasi zenez geroztiko bortitzena.
48 orduko epean 34 palestinar hil dituzte Gazako Rafa errefuxiatu eremuan, haien artean, lau haur eta gaztetxo.
Oldarraldi gogorrena arratsaldeko lehen orduan gertatu da: okupazioaren aurka protestazekoRafako Tel Sultan auzoan batu den jendetzaren kontra misilak jaurti dituzte israeldarrek Apache helikopteroetatik, eta, halaber, tirokatu egin dituzte.
Horren aurretik, osterantzean beren etxebizitzak botako dituztela mehatxu eginda, auzo horretako 16 urtetik gorako gizonezko guztiei "errenditu" eta eskola batean biltzeko agindu diete Israelgo Armadako soldaduek. Lekukoen arabera, asko izan dira soldaduen deialdiari jarraiki, beldurtuta, bandera zuriak eskutan hartuta, eskolan bildu diren gizonezkoak. Era berean, goizean beste bost palestinar hil dituzte.
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Gazako operazio horiengatik Israel zigortzeko proposamena aztertu dute gaur, herrialde arabiarrek bultzatuta, baina, itxura batean, ez du aurrera ateratzeko aukera handirik.
George Bush AEBetako presidenteak babestu egin zuen atzo Ariel Sharon Israelgo lehen ministroaren politika.
Ekialde Hurbila
Israelek misilak jaurti ditu zibilen aurka Rafan, eta gutxienez, hamar dira hildakoak
Rafako errefuxiatu eremuan okupazioaren kontra protestatzeko bildutako jende talde handi baten kontra misilak jaurti dituzte Israelgo Armadako Apache helikopteroek, eta, halaber, tirokatuk egin dituzte. Gutxienez, hamar dira erasoaldi horretan hildakoak eta 50etik gora zauritu dituztenak. Hildakoen artean bi haur daudela diote zenbait iturrik. 48 orduko epean, gutxienez, 34 palestinar hil ditu Israelgo Armadak, 1967ko okupazio gerraz geroztiko erasoaldi handienetako batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu