munDUA

Israelek palestinar bat hil du Jerusalemen

2010eko irailaren 22a
15:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Israelgo soldadu batek palestinar bat hil du bart tiroz Jerusalem ekialdean, Siluan auzoan. Israelen arabera, aurretik hainbat palestinarrek Elad erakundeko eraikinaren ondoko errepidea itxi egin dute, Israelgo Poliziari harrika hasi dira eta orduan egin du tiro militarrak.

Aldiz, Jawad Halawani ekintzaileak adierazi du palestinarrek ez dutela liskarrik sortu eta, ohi bezala, trafiko arazoak zeudela han, besterik ez.

32 urteko gizonezko bat da hildakoa: Samer Sarhan. Beste palestinar bat zaurituta dago; honek ere tiroa jaso du. Israelgo irrati kate publikoak dio polizia batek zauriak dituela.

Israelek Palestinan okupatutako eremuetan lurrak erosten ditu Eladek. Joera eskuindarreko erakundea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.