Orain arte, NBEn Israelen kontrako jarreraren bat hartzeko saiakera egin den bakoitzean AEBen oztopoa egon da, baina, atzo, abstenitu eta NBEk Israelen jarrera gaitzestea onartu zuten esatubatuarrek.
NBEn Israelek duen enbaxadore Dan Guillermanek esan dutenez, "tamalgarria" da herrialdeei "palestinaren makinari propagandistikoak" horrela eragitea, eta Gazan daramaten borroka "beharrekoa" dela azpimarratu du "palestinar terroristekin amaitzeko". Gainera, palestinarrak lurrazpiko tunelak egiten ari direla esan du Egiptotik armak sartzeko, eta horregaitik botatzen dituztela etxeak.
Palestinako Autoridade Nazionalak (PAN) "oso urrats garrantzitsua" dela esan du, "Israelek operazioak bertan behera uzteko".
Ekialde Hurbila