Israelek Siriari ohartarazi dio erantzun egingo duela Golanera jaurtigaiak eroriz gero

2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Israelek Siriako Gobernuari ohartarazi dio erantzun egingo duela Golango lurraldean jaurtigai galdu gehiago erortzen badira. Herenegun hiru erori ziren, eta joan den astean beste horrenbeste. Moshe Yaalon lehen ministrordeak agiri bateanesan du Israelek badakiela «bere herritarrak defendatzen», Siriako indarkeria haien «bidean» zabalduko balitz. Tel Avivek dioenez, joan den asteburuan Siriako hiru tanke barneratu ziren Golango Gaineko eremu desmilitarizatuan, eta Israelek salaketa jarri zuen NBE Nazio Batuen Erakundean. Ez da biktimarik izan orain arte.

Golango Gaina Israelek 1967tik Sirian okupatutako lurraldea da. Ofizialki anexionatu ez badu ere, harenadministrazio sisteman integratua dago 1981az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.