Ekialde Hurbila

"Israelekiko gerra" amaitu dela iritzi dio Abbasek

Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehendakariaren ustez, "Israelekiko gerra" amaitu da dagoeneko eta elkarrizk??M ?xp Ildo horretatik, Ariel Sharon Israelgo lehen ministroa "hizkuntza diferente bat" erabiltzen hasi dela iruditzen zaio. Lehentasuna preso palestinarren askatzeak eta Palestlinaren behin betiko estatusa argitzeak daukala nabarmendu du Abbasek.

2005eko otsailaren 14a
11:32
Entzun
New York Times egunkari estatubatuarrak gaur kaleratu duen elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek guztiak Abbasek.

PANeko buruzagiaren arabera, Sharon "hizkuntza diferente batean" mintzo da orain, eta horren adibide jarri du bere alderdiari aurre eginez israeldarrak Gazako eremutik erretiratzeko asmoarekin aurrera jarraitzen duela. Abbas pozik agertu da erretiratze hori Israel eurekin koordinatzen ari delako, baina, era berean, argi utzi du beren helburua politikoa Palestinako Estatua eratzea dela.

Hori dela eta, une honetako lehentasunak preso palestinarren askatzea eta Estatua eratzeko bidea jartzea dela adierazi du PANeko lehendakariak. "Gazan zein Zisjordanian gatazka giroa hoztu egingo da Sharonek presoak askatuz laguntzen bagaitu", nabarmendu du.

Estatuaren sorrerari dagokionez, Errepide Mapa izeneko bake proposamenak aurreikusten duen bidea baino beste batzuk entsegatzea nahiago duela argitu du Abbasek. "Errepide Mapari heltzen badiogu palestinarrek tranpa gisa ikusiko lukete, eta bakea ezinezkoa litzateke. Hobea da guretzat zein israeldarrentzat zuzenean behin betiko estatusa negoziatzea", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.