Bargutik Talib Al Sana Israelgo diputatu arabiarraren bisita jaso du Israelek preso daukan Beershevako espetxean, eta irratiaren arabera, hark eman dio Al Fataren mezua: hau da, hautagaitza erretiratzearen truke mugimenduan aldaketak egiteko prest daudela.
Jasser Arafat PANeko presidentea hil ostean haren ondorengotzaren inguruan sortutako krisia areagotu egin zuen Bargutiren hautagaitza aurkezteak, Al Fataren haustura irudikatu baitzuen.
Palestinarrek gogokoen duten buruzagietako bat da Barguti. 2002an hartu zuen preso Israelek, Al Aksako Martirien Brigada talde armatuko buruzagi zela egotzita.
Ekialde Hurbila