Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak bi haur palestinar hil ditu

Gazara helikopteroz eraso egin du gaur Israelgo Armadak, eta bi haur hil eta hiru heldu zauritu dituzte. Jabalia errefuxiatu gunearen inguruan izan da erasoa, Palestinako informazio iturriek esan dutenez. Israelek onartu egin du erasoa egin dutela. Erasoa Palestinako milizianoen kontrakoa zela argudiatu dute.

2004ko urriaren 7a
10:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaurko heriotzekin, dagoeneko 90 lagun hil ditu Israelek Penitentzia Egunak izeneko operazioa abian jarri zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.